Tulio Sosa argentinarra fixatu du Ampo Ordiziak
KIROLA // Ampo Ordiziak beste fitxaketa bat iragarri du. Tulio Sosa jokalaria fitxatu dute. Argentinarra da, 32 urte ditu, 112 kilo, 1’80 neurtzen du eta lehen lerroan jokatzen du. Ordizia Rugby Elkarteak sare sozialetan zabaldu duenez, Caylib Oosthuizen ez da Ordiziara itzuliko. Partidei dagokienez, Ampo Ordiziak bihar jokatuko du, Grupo Intxausti Gernika taldearen aurka, etxetik kanpo. Gernikako Urbieta zelaian izango da, 16:30ean.












