'Erlojupekoa' lanarentzat izan da Goierriko film labur onenaren saria
Erlojupekoa film laburrarentzat izan da Giza Eskubideak Herrira 7. Nazioarteko Film Labur Lehiaketako Goierriko egilea duen film labur onenaren saria. Ostiralean banatu zituzten sariak, Barrena Jauregian. No te veran correr film laburrak irabazi zuen Sari Nagusia, eta sari gaztea, aldiz, Plastik lanak. Erlojupekoa filmeko gidoilaria Bira produkzioak-eko Eñaut Tolosa beasaindarra da. 34 herrialdetako 210 film labur jaso dituzte aurten: Palestina, Mexiko, Brasil, Iran, Australia, Kanada, Afganistan, Peru, Taiwan, Guatemala, Venezuela, Austria edo Norvegia, tartean. Euskal Herriko zazpi film labur jaso dituzte, eta Goierritik bi.












