Bukatu da Beti Alaiko Gabonetako haur parkea
GIZARTEA // Jolas ezberdinez betetako hiru egun izan dituzte Ordiziako haurrek Beti Alai pilotalekuan. Puzgarriak, xakea, ohe elastikoak, partxisa… forma, mota eta gustu askotako jolasak izan dituzte eskura. Astelehenetik asteazkenera egon da parkea frontoian, eta bertatik igaro dira hainbat familia eta haur. Goizez zein arratsaldez egon da irekita, Gabonetako oporrez gozatzeko aukera bikaina.












