Goierriko pilota elkarteek etzi hasiko dute Udaberri Txapelketa
Asteburuan hasiko da 2022-23 denboraldiko Udaberri Saria, Gipuzkoako Pilota Federazioak antolatuta. Eskuz binaka, paleta gomaz eta paleta larruz lehiak izango ditu. Bakoitzean maila eta adin-sail ugari daude.
Lehenik ligaxka jokatuko dute denek, ondoren kanporaketak, eta martxoaren 26tik, finalak.













