Talo ikastaroan izena emateko epea hilaren 17ra arte dago irekita
ARAMA // Urtarrilaren 20an talo ikastaroa izango da Bizi Nahi elkartean, 18:00etatik 20:00etara. Ondoren, egindako taloak dastatuko dituzte parte hartzaileek. Izena gazteria-kultura@itsasondo.eus helbidera idatzita eman behar da, edo whatsappez 644 984 467 zenbakian, urtarrilaren 17a baino lehen. Urtarrilaren 28an, aldiz, talo jana egongo da frontoian, 19:00etatik aurrera, festa giroan.












