Autoestimua sortzeko eta lantzeko tailerra, Jabekuntza Eskolan, bihar
Autoestimua sortzeko eta lantzeko tailerra egingo du Nerea Redondok, bihar, Jabekuntza Eskolan. 18:00etatik 20:00etara izango da, gazteleraz. Emakumeek autoestimuaren inguruan hausnartu eta ideiak partekatuko dituzte. Ahalduntze ibilbidean zutabe garrantzitsua izanik, bakoitzaren bizipen, sentimendu eta pentsamenduak aztertuko dituzte, nork bere buruarekiko begirada aldatzeko aukera eskaini ahal izateko. Hurrengo saioa otsailaren 8an izango da.












