Bidesaria ordaindu behar dute N-1ean atzotik ibilgailu astunek
N-1 eta A-15 errepideak erabiltzeagatik kanona ordaindu behar dute atzotik ibilgailu astunek. N-1 errepidean sei arku daude, Etzegaraten, Ordizian, Tolosan, Andoainen eta Lasarte-Orian, eta beste hainbat arku txiki errepiderako sarrera-irteera guztietan. Goierrin, N-1eko irteera-sarrera guztietan daude tresnak. Kilometro bakoitzeko 0,22 eta 0,28 zentimo artean ordaindu beharko dute, zatiaren arabera. Hiru sindikatuak «zentzugabekeria» dela adierazi du, haserre.













