Iñaki Azurmendi Sherpai.ai aizkolari txapelketan izango da
Sherpai.ai binakako aizkolari txapelketa nagusia jokatuko da etzi, larunbata, Zestoako pilotalekuan, 18:00etatik aurrera. Goierriko parte hartzea izango da, hain zuzen ere, Iñaki Azurmendi aizkolari beasaindarra, 2021eko txapelduna, Txikiarekin lehiatuko da, lehen mailan. Beste hiru bikotek ere parte hartuko dute: Larrañaga eta Jauregi; Otaño eta Mujika eta Ugaitz Mugerza eta Larrea.
Promozio mailan berriz, hiru bikote; Corchero eta Artz Mugerza, Saralegi eta Pellejero eta Kañamares eta Olano.
Sarrerak
Ekitaldirako sarrerak salgai daude Azpeitiako Mendizabal erretegian eta Zestoako turismo bulegoan.