‘Kosta ala kosta’ irteerarako izen ematea irekita
Uztailaren 19an egingo dute aurten irteera txirrindularizale segurarrek.

Urteroko Kosta ala kosta, buelta a la Kosta bizikleta irteera uztailaren 19an egingo dute aurten txirrindulari zale segurarrek. Dagoeneko irekita dago bai irteerarako zein bazkarirako izen ematea herriko tabernetan. Uztailaren 16a izango da izena emateko azken eguna.