San Bartolomeren egoeraz, EH Bilduren auzo batzarrean
ORDIZIA // EH Bildu auzo batzarrak egiten dabil herriko auzoetako egoera orokorra ezagutzeko, 2023ko udal hauteskundeak lantzeko programaren barruan. Dagoeneko Buztuntza, Oteginea-Majori, Altamira eta San Joan-Filipinak auzoen inguruan hausnartu dute bileretan. Gaur, San Bartolome auzoaren txanda izango da. 18:30ean Barrenan izango da batzarra. Otsailaren 6an, aldiz, Erdialdea izango dute hizpide.












