Solasaldi erotikoarekin estreinatu du Bergaretxe Geltokiak Mice aretoa
Lehen bermut literarioa egin dute Brinkolako apartamentu turistikoetan, liburu erotikoak idatzi dituzten Debagoienako hiru idazlerekin.
Emakumeen literatura erotikoari buruzko solasaldiarekin estreinatu zuten igande eguerdian Brinkolako Bergaretxe Geltokia apartamentu turistikoetako Mice aretoa. Debagoienako Jaione Fernandez de Jauregi, Judit Ruiz de Munain eta Gema Iñiguez idazleek 30 solaskide elkartu zituen Hezegunea izeneko lehen bermut literarioan.
Jaione Fernandez de Jaureguik Historias de media X liburu erotikoa idatzi du, Judit Ruiz de Munainek Perdiendo la cabeza, eta Gema Iñiguezek ¡Cuidado! Zona humeda, eta hiru lan horietaz hitz egiten jardun zuten igandeko saioan, baita orokorrean literatur erotikoaz ere. Hamaiketako batekin amaitu zuten lehen bermut literario hori.
Hurrengoa hilaren 19an izango da, Legazpiko idazlerekin.