Goierritarrak nagusitu dira Segura-Zerain mendi lasterketako proba motzean
Azeddine Elhamidi zegamarra eta Intza Urrestarazu ordiziarra gailendu dira distantzia laburrean. Ibilbide luzean, berriz, Gontzal Murgoitiok eta Andrea Garayk irabazi dute.
Lasterketa motzeko irabazleak. IX. Segura-Zerain mendi lasterketa jokatu da gaur goizean, bi distantziatan banatuta. Proba luzeko korrikalariak 9:30ean abiatu dira Segurako plazatik, 25 kilometroko ibilbidea osatzeko. Proba motzekoak, berriz, ordu erdi beranduago abiatu dira, 14,5 kilometroko ibilbidea egiteko.
Proba motzean, Goierritarrek osatu dute podiuma, bai gizonezkoetan bai emakumezkoetan. Gizonezkoetan, Azeddine Elhamidi korrikalari zegamar gaztea izan da azkarrena, 1:08:47 denborarekin. Bigarren postuan sailkatu da Pello Olaberria Arruabarrena mutiloarra (1:12:00), eta hirugarren izan da Iban Sanjuan Arrieta zegamarra (1:12:19). Emakumezkoetan, Intza Urrestarazu Agirre ordiziarra nagusitu da; haren atzetik helmugaratu dira Nora Anton Mujika lazkaotarra (1:31:01) eta Nerea Beldarrain Aranzadi (1:34:58) segurarra, hurrenez hurren.
Irabazleek, ohiturari jarraituz, lasterketaren ikus bihurtu den Sanson harriaren erreplikarekin zeharkatu dute helmuga.
Guztira 31 sari banatu dituzte, Seguran bizi den Daniel Bonikowskyren Made in Segura zigilupean egindakoak. Irabazleen sariez gain, aurten ere, Segura, Zerain eta Mutiloako kintada jendetsuenari saria eman diote, baita gazteen saria ere: 15 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendua.
Eguraldia lagun, giro bikaina nagusitu da goiz osoan zehar, eta jende ugari bildu da Segurako kaleetan zein ibilbidean zehar korrikalariak animatzeko.
SAILKAPENA:
14,5 KM
Gizonezkoak:
- Azeddine Elhamidi (1:08:47)
- Pello Olaberria Arruabarrena (1:12:00)
- Iban Sanjuan Arrieta (1:12:19)
Emakumezkoak:
- Intza Urrestarazu Agirre (1:28:23)
- Nora Anton Mujika (1:31:01)
- Nerea Beldarrain Aranzadi (1:34:58)
25 KM
Gizonezkoak:
- Gontzal Murgoitio Esparza (2:09:09)
- Jon Durana Basoa (2:17:36)
- Aimar Larrea Aranguren (2:22:03)
Emakumezkoak:
- Andrea Garay (3:08:22)
- Nerea Amilibia Arruti (3:10:24)
- Edurne Arakistain Jauregi (3:18:46)
GOIERRI KOPA TRAIL
Gizonezkoak:
- Koldo Galarreta Torres (292 puntu)
- Andoni Jaka Alberdi (204 puntu)
- Xabat Maiotz Telleria (189 puntu)
Emakumezkoak:
- Maider Unanue Aramburu (388puntu)
- Ainhoa Intxausti Berasategi (198 puntu)
- Lara Estebanez (197 puntu)
GOIERRI KOPA SPRINT
Gizonezkoak:
- Bingen Erauskin (406 puntu)
- Iban Sanjuan Arrieta (320 puntu)
- Azeddine Elhamidi (286 puntu)
Emakumezkoak:
- Nora Anton Mujika (466 puntu)
- Intza Urrestarazu Agirre (392 puntu)
- Nerea Beldarrain Aranzadi (322 puntu)
GOIERRI KOPA TRAIL
Gizonezkoak:
- Egoitz Arrieta Ortiz de Luzuriaga (316 puntu)
- Jon Rodriguez Cuadrado (278 puntu)
- Aitor Arotzena Lopez (275 puntu)
Emakumezkoak:
- Maite Murgia Ioldi (268 puntu)
- Adirane Peñagarikano Esteibar (194 puntu)
- Nerea Amilibia Arruti (188 puntu)
Sailkapen guztiak hemen.













