HARA!

EH Furgoko Arkaitz Apalategi 'Biba zuek' saioan

Azken zortzi urteotan furgonetan egindako bidaiez eta ostegunean aurkeztuko duten liburuaz aritu da ataundar kazetari eta bidaiaria. Ikusi bideoa albiste barruan.

Arkaitz Apalategi ataundarra eta Nagore Lizarralde ormaiztegiarra dira EH Furgo osatzen duten bikotea. Zortzi urte dira furgonetarekin irteerak egiten hasi zirela Euskal Herrian barrena, eta harrezkero, ezin konta ahala bidaia egin dituzte Euskal Herrian nahiz atzerrian. Horiek denak blogean dituzte bilduta.
 
Joan den ostiralean ETB1eko Biba Zuek saioan egon zen Apalategi haien esperientzien berri ematen, eta ostegunean Sua Edizioak argitaletxearekin aurkeztuko duten liburuaren sustapen lana egiten. Euskal Herria ezagutzeko 25 plan jasoko ditu argitalpenak.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa