Jentilbaratza kultur elkarteak urteko egitasmoa aurkeztu du
Ataungo Jentilbaratza kultur elkarteak 2023rako duen egitasmoa aurkeztu du bideo baten bidez. Urteko ekitaldi nagusia Jentilen Etorrera izango da, azaroan.
Sare sozialetan zabaldu duen bideo baten bidez jakinarazi du Ataungo Jentilbaratza kultur elkarteak urteko egitasmoa.
Urtean zehar ipuin kontaketa antzeztuak eta Barandiaran museoan tailerrak egingo dituzte, eta udazkenean egingo dituzte ekitaldia nabarmenenak. Azaroan, ipuin eta marrazki lehiaketa, mondeju ikastaroa eta lehiaketa, Mitoaldia eta Jentilen Etorrera. Abenduan, berriz, Aralarko ibilaldi magikoa egingo dute.
Bi izan ohi dira elkartearen ekitaldi nagusienak: Udako ibilaldi mitologikoa eta Jentilen Etorrera. Aurten ekitaldi horiek txandaka egitea erabaki du, antolatzen dituzten ekitaldien “kalitatea bermatu” asmoz. “Beraz, jarraitzaileoi adierazten zaizue aurten Jentilen Etorrera antolatuko dela eta datorren urtean Gau Ibilaldi mitologikoa”.