Naldaizek eta Garridok irabazi dute palako Goierriko Kopa txapelketa

Larunbatean jokatu zuten finala, Olaberrian, eta 35-30 irabazi zieten partida Irastortza-Etxeberriari.

Goierriko Kopa pala txapelketako finalistak, larunbatean, Olaberrian./Xabier Berasategi

Goierriko Kopa pala txapelketa larunbatean amaitu zen. Olaberrian jokatu zuten azken finala, baita aurreko astean zehar finalaurrekoak ere. Amateur mailako Goierriko lehiaketan bederatzi bikotek parte hartu dute.

Naldaiz eta Garrido bikoteak jantzi du txapela. Finala 35 eta 30 irabazi zieten Irastortzari eta Etxeberriari.

Bi bikote finalistek ostegunean, martxoak 16, gainditu zituzten finalaurrekoak. Naldaiz-Garridok 35-27 irabazi zieten Ibarguren-Samaniegori lehen finalerdian, eta Irastortza-Etxeberriak 35-33 bigarren partidan Iraola-Letamendiari.

Goierriko Kopa pala txapelketako finalistak, larunbatean, Olaberrian./Hitza

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa