Zegaman abiatu da Gi2030 festibala, etorkizuneko erronketan begia jarrita
Gi2030 Festibalak bi jardunaldi izango ditu, eta Zegamakoa lehenengoa da. Gaztelekuan izan da, arratsaldean. Iñaki Zabaleta Gorrotxategi EHUko irakasleak Joxe Azurmendiren bizitzaz eta obraz hitz egin du, Bitoriano Gandiagaren poemen edizio elebidun berria aurkeztu dute, eta Morau eta Beñardo musikariek Ardoa ikuskizuna eskaini dut
Zegaman abiatu da gaur arratsaldean Gi2030 Festibalaren lehen edizioa. Agenda 2030ak etorkizunerako planteatzen dituen erronkei aurre egiteko, herritarrekin eta gizarte eragileekin batera, lurraldearen ikuspegi partekatu bat osatzea da ekimen honen helburu nagusia. Gipuzkoako Foru Aldundiak Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean sustatu du festibala, eta Gipuzkoa Irudikatuz 2030 (GI2030) proiektuaren barruan kokatzen da.
Gi2030 Festibalak bi jardunaldi izango ditu, eta Zegamakoa lehenengoa da. Gaztelekuan izan da, 17:00etatik 20:00etara. Hasteko, Iñaki Zabaleta Gorrotxategi EHUko irakasleak Joxe Azurmendiren bizitzaz eta obraz hitz egin du. Ondoren, Bitoriano Gandiagaren poemen edizio elebidun berria partekatu dute, Aktiba taldeak Jakin Fundazioarekin elkarlanean egindakoa. Musika ere izan da jardunaldi honetan, eta Morau eta Beñardo musikariek Ardoa ikuskizuna eskaini dute.
Bigarren saioa, Itziarren hurrengo astean
Bigarren saioa hurrengo astean izango da Itziarren. Verena Hammes ekintzaileak, Mari Luz Esteban EHUko irakasleak eta Uxue Pascual eta Maialen Velarde artistek parte hartuko dute etorkizuna irudikatu asmoz.