Gi2030 Festibalak bi jardunaldi izango ditu, eta Zegamakoa lehenengoa da. Gaztelekuan izan da, arratsaldean. Iñaki Zabaleta Gorrotxategi EHUko irakasleak Joxe Azurmendiren bizitzaz eta obraz hitz egin du, Bitoriano Gandiagaren poemen edizio elebidun berria aurkeztu dute, eta Morau eta Beñardo musikariek Ardoa ikuskizuna eskaini dut
Haurrentzako jolas parkea eta bola txapelketa izan dira arratsaldean. Gauean musika izango da, eta autobusak jarri dituzte Goierriko hainbat herritatik. Bihar da azken eguna.
'Everest solidarioa' bizikleta proba egin dute Zerainen, eta Aztiriako gainera 40 aldiz igo dira. Bildutako diruarekin, herritarrek emandako bizikletak konpondu eta Saharara bidaliko dituzte.
Dureza de Dortmund izan du aurkari, eta 4-3 irabazi dio. Shalkete Meto taldeak lortu du hirugarren postua eta Tzeltziri penaltietan irabazita. Irene Paredes futbol zelaia jarraitzailez bete da, eta han sortutako giroak Azokan du jarraipena. Arratsaldean Xaukena elektrotxarangarekin izango da festa.
Zumardi elkarteak antolatzen duen txapelketak 50 urte bete ditu. Sari banaketaren ondoren, oroigarriak banatu dituzte eta taldeko argazkia atera dute. Irrintzi dantza taldeak emanaldi labur bat eskaini du.