Paredesek Munduko Txapelketako finala jokatuko du
Irene Paredesek Espainiako selekzioarekin jokatu duen finalerdia irabazi du Sueziaren aurka. 2-1 irabazi du Paredes legazpiarraren taldeak, eta ondorioz finalera sailkatu dira.
Abuztuaren 20an izango da finala, eta Australia edo Ingalaterraren aurka izango da lehia. Bihar jakingo dute zein izango den haien aurkaria.













