Palestinarren aldeko kontzentrazioa
Bihar (osteguna) kontzentrazioa egingo dute Areizaga-Kalebarren plazan, Palestina aurrera! Genozidioa gelditu! lemapean. Ekitaldia 19:00etan izango da. Deialdia Urola Garaiko Koordinadora Feministak, Gora Herriak, LABek, Ernaik, Gure Eskuk, Sarek eta Gaztetxeko Asanbladak egin dute.













