KKinzona irratiak kultur ekitaldi aretoa irekiko du
KKinzona irratiak kultur ekitaldi aretoa irekiko du gaztetxe pareko bere egoitzan eta herritarrei laguntza eskatu die. Horra hor kaleratu duten idatzia:
“Azken urteetan, KKinzonaren eta orokorrean irratigintzaren gainbehera ikusita, aldaketa bat egiteko beharrean aurkitzen gara. KKinzona proiektu kuttunari buruz hausnarketa bat egin genuen azken KKinzona egunean eta bada garaia gaiari serioski heldu eta ekintzetara pasatzeko. Irratian obra txiki bat egitea da gure asmoa, KKinzona irratia baino gehiago izan dadin. Paretak botako ditugu espazio handi bat sortuz eta bertan kontzertu eta emanaldi txikiak egin nahi ditugu. Baita hitzaldi, liburu edo bestelakoen aurkezpenak, bideo emanaldiak… Eta hauek denak irrati bidez emititu eta grabatu. Irratsaioak egiteko aukera eta baliabideak egongo dira noski, eta orain arteko
funtzionamenduak izango du tokia espazio berrian.
Guzti hau posible izan dadin zure laguntza behar dugu. 2 aukera daude laguntzeko:
1- Ekarpen ekonomikoa: 20 euroko ekarpena. KaleGorrian kultur elkartearekin elkarlanean azaro eta abenduan ospatuko den Keixpe musika zikloko 4 kontzertuetarako sarrerak lortuko dituzu eta diru hau datorren urtean burutuko den obra sustengatzeko erabiliko da. Kontzertuetan interesik ez baduzu ere, diru ekarpena ongi etorria izango da, kasu honetan gainera zuk nahi duzun kopurua eman dezakezu. Dirua Laboral Kutxako ES07 3035 0027 7902 7004 3363 kontuan sartu behar
da zure izen abizenak jarriz. Kontzertu hauetan sarreran bonua zure izenean izango duzu nahi duzunean jasotzeko eta zuretzat gordetzeko.
2- Aktiboki parte hartuz. Irratian egingo den obran lana egongo da nahi duenarentzat. Zerbaitetan abila bazara ongi-etorria izango da zure laguntza. Eta gogoratu, denok dugu abilidaderen bat. Bestalde, obra amaitu eta gero, irratiko dinamika berriak aurrera eramateko, taldetxoa osatuko dugu. Bai antolakuntza edo burutazio eta proposamenak elkarbanatu eta irratiko agenda osatzeko. Bigarren aukera hau lehenengoarekin osagarria da noski, eta aurrerago sakonduko dugu proiektu berri honetan. Interesa baduzu badakizu zein garen eta non gauden. Bestela ere kkinzolalibrea@gmail.com helbidera idatzi dezakezu”.













