Maiatzaren 26an jokatuko da Zegama-Aizkorri mendi maratoia
Manuel Merillas (erdian) aurtengo maratoiko irabazlea Elhoussine Elazzaoui (bigarren) eta Jonathan Albon-ekin (hirugarren) batera, helmugara iritsi berritan. Zegama-Aizkorri mendi maratoiko antolakuntza taldeak sare sozialetan gaur bertan zabaldu duenez, zehaztu dituzte dagoeneko 2024rako datak: maiatzaren 26an izango dira Zegama-Aizkorri mendi maratoia eta Junior Trail lasterketa, eta maiatzaren 24an, aldiz, Kilometro Bertikala.
Urtarrilaren 15en irekiko da mendi maratoian parte hartzeko aurre-izen ematea; eta urtarrilaren 29an, Kilometro Bertikala eta Junior Trail lasterketakoa. Mendi maratoiko eta Kilometro Bertikalerako dortsalen zozketa otsailaren 23an egingo dute. Junior Trail lasterketan ez da zozketarik egiten.













