Destino "arduratsu eta jasangarriaren" atalean saritu dute. Sari banaketa bihar izango da Donostiako San Telmo museoan.

Goitur Goierriko Turismo elkarteak aurtengo Euskadi Turismo Saria irabazi du, eskualdean urte hauetan zehar eginiko kudeaketarengatik. Euskadi Sariaren helburua da gizarte, ingurumen eta ekonomia arloko jardueren bidez ekimen arduratsu eta jasangarriak gauzatu dituzten eskualdeko edo tokiko turismo erakundeak saritzea.
Euskal Autonomia Erkidegoko Aldizkari Ofizialean egin da publiko gaur sarituen zerrenda. Sari banaketa bihar, hilak 22, izango da Donostiako San Telmo Museoan ospatuko den Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Galan, 19:30ean. Saria Niko Osinalde Goiturreko zuzendariak eta Adur Ezenarro Goiturreko presidenteak jasoko dute.