Atzo arratsaldean, LHko taldeekin solasean aritu zen idazle adunarra. Haur eta gazte literaturako maisuetakoa da Igerabide, eta belaunaldi berriek ere bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute. Ostegunean Pello Añorga etorriko zaie.

Zaldibiako Lardizabal herri eskolak azarorako antolatu dituen ipuin kontaketen artean bigarrena atzo egin zuten. Juan Kruz Igerabide (Aduna, 1956) gonbidatu zuten, eta haurrekin hitz eta pitz aritu zen. “Arratsalde ederra pasa dute ikasleek”, azaldu du ikastetxeak. Karreane kultur etxeko ganbaran elkartu ziren LH3ko eta 4ko ikasleak idazlearekin.
Ipuin kontaketa egitarauko azken saioa ostegun honetan, azaroak 23, izango da, bazkal ondoren. Haur eta gazte literaturako beste klasiko bat ariko zaie Zaldibiako eskola-umeei ipuinak kontatzen: Pello Añorga. HH5 eta LH1 mailetakoentzat, kasu horretan.