Majoriko gimnasioan hobekuntza lanak egin ditu Ordiziako Udalak
Makina berriak instalatu eta espazioa berrantolatu dute, ikastaro gune berria egokituta.
Majori kiroldegiko gimnasioan hobekuntza lanak egin ditu Ordiziako udalak azken asteetan. Hip thrust makina eta eliptiko berriak instalatzeaz gain, espazioa berrantolatu dute, erabiltzaileen erosotasuna bermatzeko:
Kardio eremua alde batean egokitu dute eta indar makinak beste alde batean jarri dituzte. Luzaketa eremua ere berritu dute, bai eta takilla berriak instalatu ere. Horrez gain, ikastaro eskaintza zabaltzeko asmoz, gune berria egokitu dute, TRX eta entrenamendu funtzionalerako erabiliko direnak.
Ordiziako kirol azpiegiturak hobetzen jarraitzeko konpromisoan berretsi dira.












