Aritz Elustondori eta Beñat Turrientesi harrera egingo die udalak jaien hasieran
Haurren txupinazoaren aurretik Espainiako Kopako garaikurra eskainiko diete herritarrei udaletxeko balkoitik.
Aritz Elustondo eta Beñat Turrientes Realarekin.Hitza Aritz Elustondo eta Beñat Turrientes futbol jokalari beasaindarrei harrera egingo die Beasaingo Udalak ostiralean, maiatzaren 15ean, Loinatz jaien hasieran, Realarekin lortutako Espainiako Kopako garaipena ospatzeko.
Garaikurra eskainiko diete herritarrei udaletxeko balkoitik, haurren txupinazoaren aurretik. Udalak azaldu duenez, ospakizuna arratsaldeko lehen orduan hasiko da eta hainbat une garrantzitsu izango ditu:
-
17:15. Iritsiera eta pasabidea: Elustondo eta Turrientes Loinazko San Martin plazara iritsiko dira koparekin. Bertan, Beasain KE-ko gaztetxoen taldeetako jokalariek pasabidea egingo diete udaletxeko sarreraraino.
-
17:30. Ekitaldi instituzionala: udaletxeko batzar areto nagusian, Leire Artola alkateak harrera egingo die jokalariei. Ekitaldi horretan jaietako zapiak jantziko dizkiete eta ekitaldia gogoraraziko duen oroigarria emango zaie.
-
17:45. Kopa eskaintzea: protagonistak udaletxeko balkoi nagusira aterako dira kopa beasaindarrei eskaintzera.
Ondoren, 18:00etan, La Salleko ikasleek txupinazoa botako dute jaiei hasiera emateko beste ikastetxeetako ordezkariez lagunduta.












