Lehen sektorea lehenesteko deia egin dute baserritarrek
Ehunka eta ehunka baserritarrek bat egin dute gaur 'Gipuzkoako lurra esnatuko den eguna' mobilizazioarekin. Deitzaileek adostutako manifestu bat eman diete Gipuzkoako Batzar Nagusietako ordezkarie.
EHNE eta Enba sindikatuak eta Gipuzkoako Baso Elkarteak deituta mobilizazio jendetsua egin dute gaur Gipuzkoako lurra esnatuko den eguna lemapean. Hiru zutabetan banatuta abiatu dira baserritarrak gaur goizean Donostiarantz, Goierrikoak Legorretatik. 13:15ak aldera iritsi dira ehunka eta ehunka baserritar Gipuzkoako Batzar Nagusiek Miramonen duten egoitzara, eta hango atarian Manifestua irakurri ondoren, batzar nagusietan ordezkaritza duten alderdi politikoen ordezkariei eman diete agiria.
Hauxe da, hitzez hitz, deitzaileek adostutako manifestua.
MARTXOAK 1. Gipuzkoako Lurra esnatuko den eguna
LEHEN SEKTOREA LEHENETSI
Urte gehiegi daramatzagu gelditu gabeko gainbeheran, lehenengoa izan arren errekonozimendu hori ematen ez zaion sektore batean lanean. Poliki poliki, pausoz pauso, sare administra boa, lan burokra ko eta legezko betebeharrak ugaritzen dizkiguna ehunduz joan da, geroz eta katramilatuagoa, geroz eta gainkostu, geroz eta lan gehiago sortzen diguna.
Lehenengo sektoreak elikagai eta lehengai ekoizle izate k haratago, lurraldearen gehiengoa kudeatzen dugu, baina ez zaigu proportzio berdinean errekonozitzen lan hori, ez babesten gure jarduna, ez lantzen ditugun lurrak edo zaintzen ditugun animaliak. Euskal Herrian, eta Gipuzkoan ere, hau ez da salbuespena, eguneroko ogia baizik.
Europa osoan zehar burutuz joan diren protestetako aldarri askorekin bat egiten dugu, baina aurreko asteetan esaten aritu garen moduan, Nekazaritza Poli ka Bateratuak, edo Europako salerosketa libreko hitzarmenek dakartzaten arazoetatik harago ere joan beharra dago, gure herri k, gure lurralde k, baserritarren egunerokoa hobetzeko neurriak martxan jar ditzakegu, eta hori da sakondu behar duguna. Horregatik, behin eta berriz, diskurtso propio bat eta egutegi propio baten beharra mahai gaineratu dugu, Otsailaren 6ko estatu mailako mobilizazioetatik ere tartea utziz, euskal baserritarron egunerokoarekin eta beharrekin zer ikusirik ez duten gauza gehiegi nahastu dira eta estatuko mobilizazio horien artean.
Gaur, Gipuzkoako EHNE, ENBA eta Baso Elkarteak, lurraldeko elkarte, baserritar koopera ba eta kolek bo zabalaren babesarekin antolatu dugun mobilizazio hau horregatik amaituko dugu Gipuzkoako Batzar Nagusietan, hauek dutelako herritarrok ordezkatzeko betebeharra. Batzuk Foru Aldundia gobernatzen dute, beste batzuk udalak edo oposizio ak bo bat egitea tokatuko zaie, Gipuzkoan, Gasteizen, Madrilen edo Bruselan. Baina denek dute zer esana eta zer egiterik gure egunerokoa hobetzeko.
Arestian genion, Batzar Nagusietan gaude ordezkatuak gipuzkoar guztiak eta ez genuke amaitu nahi gaurko ekitaldia, Gipuzkoako herritarrengana jo gabe eta, lehen sektoreak bizi duen egoeraren aurrean, euren elkartasuna eta babesa aldarrikatzeaz gain, beren konpromiso aktiboa eskatzen diegu, egunerokoan, gure lurraldean ekoizten diren elikagai eta lehen gaien alde egin dezaten.
Erakunde, jendarte eta sektore arteko harremana
Askotan aldarrikatu eta eskatu dugun errespetua eta errekonozimendua praktikara eramateko garaia da. Ezinbestekotzat jotzen dugu baserritarrok eta gure erakundeek zor zaien trataera hori izatea, gure lanaren berezitasun eta zailtasunekin enpatia bilatzea eta arazoak konpontzen laguntzeko borondatea duten lan talde eta arduradunak izatea, bai teknikoak eta bai politikoak.
Ezin dugu onartu, pasa behar izaten ditugun mila eta bat ikuskaritza horietan, baserritarrak jazartzera etortzea laguntzera etorri ordez, gaizkile batzuk bagina bezala, edo ingurugiro kaltetzaile batzuk bagina bezala gure aurka jardutea, isunak jartzeko aitzakia bila balebiltza legez.
Halaber, jarrera berberak jasaten ditugu ordezkaritza lana egin behar dugun erakundeok, eta horrek amaiera behar du. Agintari poli koak eta langile publikoak elkarlanerako bidelagun behar ditugu, eguneroko arazoak konpontzeko aktibo eta ez hauen sortzaile.
Beraz,
- Foru Aldundia, EUDEL eta Eusko Jaurlaritzarekin gobernantza sistema iraunkor eta eraginkorra onartu behar da nekazaritza eta basogintzako ordezkariekin.
- Prozedurak arintzeko eta gutxitzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta sektoreko ordezkarien arteko lan taldea osatu 2 hilabeteko epean. Ezinbestekoa da irizpideak bertan finkatzea, teknikarien arteko desberdintasunak ekiditeko.
- Lursail, mendi eta basoek, aisialdia eta kirola lehenesten duen jendarte alde k jasotzen duen trataera ikusita, behar beharrezkotzat jotzen dugu, orain urte gutxi egin zen zirriborroa, Landa Jabetzaren estatutua berreskuratu, eguneratu eta tramitatu.
- Herri langileen aldetik, sektorearekin elkarlanean aritzeko jarrera ezinbestekotzat jotzen dugu eta horrexegatik, herri langile eta sektoreko teknikarien arteko elkarlana da oinarria eta buruzagien alde k, behar beharrezkotzat jotzen dugu eta horrekin batera, norabide horretan, jarraibide argiak.
- Hainbat azpisektoreetan, eman ohi diren auditoria, kontrol eta tramite errepikatuak gutxitzeko eta bateratzeko lan taldea osatu erakunde eta sektorearen ordezkarien artean. Informazioa era digitalean dagoen momentu k, paperean izateko bikoiztasunak ezabatzeko ere adibidez.
- Azpisektore guztietan eta bereziki, mahasti zaintzan sarri askotan gerta ohi diren lursail erabilpen eta titularitate aldaketak gauzatzeko beharrezko diren tramiteak eta baimenak azkartzea eskatzen diogu Gipuzkoako Foru Aldundiari.
- Ustialeku koaderno digitalaren derrigortasuna ezabatu eta borondatezkotasuna onartu.
- 2023-2027 eperako PACean onartutako kondizionalitatean txertatutako BCAM 10, ximaurrak eta mindak arautzen dituena, ezabatu, eta minden aplikazioa bai kainoi edo mangeraz bermatzeko lan egitea, lurralde menditsuaren eta belardi ugarien izaera errekonozituz.
- PACeko laguntza guz en aurrerapena, Europako agintariek markatutako ehunekoan, urriaren erditik aurrera
- Inbertsiotarako Laguntza Planaren deialdiak ebazpenak, gehienez, 3 hilabeteko epean gauzatu eta ebazpenarekin batera, onartutako diru laguntzaren %90 aurrerapena egin.
- Basotako inbertsiotarako laguntza deialdien tramitazioa, Bizkaian eta Araban bezala, Baso Jabe elkartearen esku uztea eskatzen dugu.
- Nekazaritza eta basogintzako inbertsio planak, ICM edota agroanbientalen par dak indartu. Bestalde, ICMen onuradun izateko ATP izaera k profesional izaera izatea berreskuratzea beharrezko deritzogu.
- Beren ekoizpena eraldatzen duten baserrietako obradore eta instalakuntzetako baldintzak malgutu, Europako beste hainbat herrialdeetan gerta ohi denarekin parekatuz.
- Aurrez hartu beharreko zitaren ezinbestekoa ezabatu eta aurrez aurreko zerbitzua mantendu. Digitalizazioa bide ezinbestekoa eta garrantzitsua da, baina baserritarroi lana eta gastuak kentzeko bada, ez alderantziz.
- Astelehenetik igandera lana egiten dugun sektorea izaki, arreta zerbitzua maila berean eskaini behar du administrazioak urgentziazko ges oak egin ahal izateko, ostiral eguerditik astelehen goizerarte inork ez baitu erantzuten.
- Prozesu informatiko eta aplikazioak hobetzen inbertitu behar da. Bere garaian Nekagipekin egin zen moduan, guztiz garatu gabe geratu diren arloak ardi, zaldi hazienda eta gainerakoak oso zaharkituta daude eta. Basogintzaren alorrean ere, badira hainbat lan (baso mozketak, erreketa baimenak, basoa makinaz garbitzeko baimenak, diru laguntzak, etb) egin ahal izateko, Aldundiaren sistema informatikoa eguneratu beharko litzateke.
- Sektoreari zerbitzuak ematen aritzen diren elkarte eta koopera bak indartu behar dira, profesional kualifikatuak formatu eta mantentzeko errekurtsoak izateko Foru Aldundiarekin dituzten hitzarmenak hobetu behar dira.
- Krisi egoerei aurre egiteko prozedurak. Eguneroko arazoez gain, GHE edo banda marroia bezalako larrialdiak gertatzen direnerako, beharrezko diren prozedurak eta funtsak aurreikusi behar dira, beharrezkoa den ins tuzio denen parte hartzerekin, bai udalak, Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza. Bi gaitz hauen kasuan konkretuki, krisi hori ez da bukatu.
- Abeltzaintzan ugaritzen ari diren gaitzen ges oa sortzen ari den arazo larriak aztertzeko (saneamentu kanpaina behietan, mingain urdina, IBR, hegaz gripea,..) mahai sanitarioaren sorrera, aholkularitza juridikoarekin, legezko betebeharrak zein diren zehaztu eta sektorean sortzen ari diren gainkostu eta lan izugarria aztertu eta ahal den neurrian gutxitzeko.
- Erlezaintzak oso egoera larrian bizi da bai barroaren eraginez bai liztor asiarraren erasoengatik k, beraz, Foru Aldundiari eskatzen diogu helburu hauei aurre egiteko lan mahai osa dezala, sektoreko eragileekin elkarlanean.
- COVID pandemiaren garaian debekatru egin ziren hainbat behi espektakulu, sokamuturrak, txahaltxoak, etb. Eta orain, orokorrean hartuta baimendu badira ere, animalien ongizatearen legearen ondorioz, 16 urte k azpiko jendearentzako espektakuluak debekatu egin dira eta, puntu hori aldatzea eskatzen dugu.
- Lurraldeko proiektu estrategiko deritzenak martxan jartzeko (Basotik, OB Gunea edota gestio zentroen bateratze proiektuen modukoetan) sektoreko eragileen babesa bilatzea, ba k bat zuzenean eragiten dienena.
Ingurumena eta lurra
- Lehen sektorea lehenetsi behar da. Gure jarduera da Gipuzkoan mantendu nahi den ondasun naturala sortu duena, eta orain sektorea jipoituta ingurune hori bera mantendu nahi izatea ez dirudi oso koherentea.
- Administrazio publikoei baserritarrak lur gabetzeko aukerak murriztu, ingurugiro babes neurriak edo proiektuei interes orokorreko deitzea aitzakia ez daitezen izan hain urria dugun ondasun bat eskuratzerakoan. Honen harira, Euskadiko Natur Ondarearen Kontserbaziorako 9/2021 legearen 43 artikulua eta Gipuzkoako Menditako 7/2006 Foru Arauaren 38 ar kulua, modu egokian eta baserritarren bideragarritasuna lehenetsiz aplikatzea aldarrikatzen dugu.
- Ingurumen administrazioaren legearen aldaketa, baso mozketak egiterakoan, ingurumen inpakto txostenak egiteko derrigortasuna, legearen tramitazioan zehar aurrikusten bezala, onartutako 5 hektareatatik 25era pasatuz.
- Zenbait espeziea babesteko araudien eraginpean, kultur interes bezala kali katutako guneetan eta Natura 2000 sarean kokatutako ustialekuentzat eta basogintzarako ere, direktibek aurreikusten dituzten ordainketa konpentsatzaileak onartu eta 2025ko aurrekontuetan txertatu helburu horretarako dirupartida.
- Herri mendietan, abeltzaintza mantendu eta indartzeko ezinbestekoak diren azpiegiturak eta garbiketak gauzatzeko konpromiso eta aurrekontua, bai Foru Aldundi eta toki administrazioei, udalak edo bereziki, Enirio-Aralar mankomunitateari.
- Jabego pribatuko belardiak hobetzeko eta sortzeko gehiago laguntzea, eta basoa belardi bilakatzeko erabilera aldaketa egiteko maldaren portzentaia egokitzea.
- Uraren kanona ezabatu baserrietan, bereziki, ur hornidura publikoa bermatua ez duten baserrien kasuetan.
- Energía berriztagarriak kokatzerakoan, PTS agroforestalak dioen arabera, balio handiko lurretan EZ kokatzea, halaber, debeku hau, malda arineko lur makinagarrietara zabaltzea.
- GFAren lur funtsa indartzeko diru par da bat txertatu 2025 urteko aurrekontuetan.
- Gipuzkoako minifundismoari aurre egiteko politika sustatu, lursailak batzeko eta kontzentrazioa errazteko araudiak bultzatuz, bai udal ordenatzetan eta lurraren legean, nekazal jardueraren bideragarritasuna ahalbidetzeko.
Fiskalitatea
-
Gaur egun, behin behinekotasun izaerarekin onartutako IRPFren forfaita, betiko egonkortzeko legedia sustatu.
-
BEZaren itzulketa azkartzeko konpromisoa eskatzen diogu Foru Ogasunari, baserrietako likidezia hobetze aldera.
-
Lur funtsa publikoari lursailak utzitako pertsonentzat onura skalak onartu, Nekazaritza eta Elikagaigintza Poli ka 17/2008 legean aurreikusitakoa gauzatuz.
-
Lehen sektoreak gizarte osorako aportaturiko zerbitzu ekosistemikoak kapitalizatzeko araudi fiskala sustatu.
-
Baserriak, makineria, lurrak edo basoak trasmititzea erraztu, kargak kenduz dohaintzei, edo salerosketei, erreleboa edota lur sailen batzea errazteko.
-
Baso landaketak egitea sustatu eta abandonoa ekiditeko, basogintzaren zerga sistema eguneratu, be ere, abandonoaren aurretik, baso landaketa lehenetsiaz.
-
Hondamendi naturala sufritu ondorengo mozketetatik sortutako irabaziei zergarik ezabatu edo gutxitu.
-
Tiket Bai funtzionamendua erraztu eta bere aplikazioa lehen sektoreko errealitatera egokitu.
Basogintza
- Basogintzak lurraldeari eta gizarteari egiten duen lanaren aitortza publikoa, erakunde ezberdinen alde k, aldarrikatzen dugu.
- Basogintza foru eskumena denez, GFAri eskatzen diogu defenda dezala bere eskumena, basogintza alorrean berezko ez diren eskumenetan sartzen diren udaletxeen jokabide aurrean.
- Banda marroia sekulako hondamendia suposatu du Gipuzkoako basoan. Erakunde arteko elkarlanaz entzun dugu baina, tamalez, beren emaitzak ez dira Gipuzkoako lurraldera iritsi. Honen hari k 8.4 berriro martxan jartzea eskatzen dugu atzeraeraginezko izaerarekin.
- Laguntza planetan hainbat aldaketa proposatzen dugu, hala nola, moduluak igotzea, norgehiagoko sistema baso errealitatera egokitzea, laguntza ebazpenen aurreraketa, …
- Jabetza publikoko basoetan, erlezaintzarako suposatzen duen onura kontuan izanik, landaretza bertakoa eta meliferoa, ehuneko txikian bada ere, txertatzea proposatzen da.
- Basoaren kudeaketa planak laguntzen diren bezala, ondoren, datozen urte eta hamarkadetan, kudeaketa planaren aholkularitza eta jarraipen teknikoa ere lagundu beharko litzake, besteak beste, BKB zerbitzua.
- Kudeaketa planen garrantzia aitorturik, ezinbestekoa da, Aldundia eta Jaurlaritzaren artean dagoen sistema informatikoaren inguruan sortutako laino ilunak argitzea.
- Aldundiak udal bideak berriztatzeko duen laguntza deialdian, baso erabilera ahalbideratuko dituen baldintza teknikoak exijitzea aldarrikatzen dugu.
- Baso Zerbitzuko giza baliabideen gestio egokia eskatzen dugu, herri langile hauen eta egunerokoan, baso kudeaketan dabiltzan jendearekin elkar-lanean.
- Lehen sektoreko, nekazal eta baso lanak ahalbideratuko duten udal bideen ordenantza amankomuna sustatzea eskatzen diogu udal elkartea den EUDELi, irizpide teknikoaz gain, erabilpen kanona aplikazioan basogintzarekiko trataera diskriminatzaileak baztertuz.
Basa fauna
- Basurdeen eta orkatzen gain populazioari aurre egiteko Ehizaren paperaren aitortza eta honenbestez, ezinbestekoak diren baliabideak ipini ehiza kudeatzen duen Federazioaren eskutan.
- Basurdeen kalteordainak jasotzen dituen hitzarmena eguneratu eta orkatzen kalteei aurre egiteko hitzarmena garatu.
- Otsoa LESPRES zerrendatik ateratzeko tramiteak egin Madrileko Gobernuaren aurrean.
Azokak
- Herrietako azokak indartze aldera, Udalak eta Jaurlaritzaren arteko hitzarmen markoa onartu, azpiegiturak hobetzeko.
- Herrietako azoketan saldu ahal izateko baldintzak bateratu eta udal guztietarako eta azoka guztietarako baliogarri izango den prozedimendu bakarra eta amankomuna sustatu.
- Azoketan saltzeko baldintzen malgutasuna bultzatu, adibidez, bertan kozinatutako jakiak saltzeko aukera emanaz.
Agroasegurua
- Nekazal aseguruen eskumena aldarrikatu eta gauzatu. Bitartean, agroasegurua hobetzeko eta Euskal errealitatera egokitzeko lan taldea eratu 6 hilabeteko epean.
- Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatzen diogu agroaseguruaren kontratazioa laguntzeko diru partida %20 igotzea 2025ko aurrekontuan.
Elikagai katea
- Egungo Behatokiaren txostenen maiztasuna areagotu, orokorrean, 3 hilabetean behin eginaz.
- Egungo Behatoki txostenetan norberaren eskulanaren kalkulaua egokitu, UTAren balioa MAPAren erreferentziazko errenta erabiliaz.
- Egungo Behatoki ardi esnearen txostenean, esneaz gain, gazta kiloa ekoizteko ekoizpen kostuak ere aztertu.
- Egungo Behatokiren txostenen eremua zabaldu, ekoizpenaz gain, eraldaketa eta distribuziora, be ere, kontsumitzaileak eskatzen duen gardentasuna bermatze aldera.
- Eusko Jaurlaritzaren inspekzioak areagotu eta bereziki, 3 arloetan, salerosketa guztiak kontratupean egiten direla egiaztatzeko, elikagai freskoen kasuan ordainketa egiteko 30 egunetako gehienezko epea errespetatzen dela egiaztatzeko eta kontratu guztietan, Legeak dioen modura, ekoizpen kostuak estaltzen direla egiaztatzeko.
- Ardi esnearen alorrean, gaztandegi guztietarako kontratu tipo amankomuna sustatu.
- Distribuzio kateek nahiz ekoizle nahiz koopera ba edo PYME ezberdinei aplikatzen dizkien deskontuen aurkako inspekzioak areagotu, isilpeko deskontuen bitartez, baserritarraren errentagarritasuna okertzen baita.
Azpi produktuak eta hondakinak
- Gipuzkoako nekazal azpiproduktuei (artilea) eta hondakinei (nekazal plastikoak) lurraldean bertan eman behar zaie irtenbidea eta horretarako, PIGRUG (Plan Integral de Ges on de Residuos Urbanos de Gipuzkoa) aldatu beharko litzateke, hirietako zabor kudeaketan nekazal hondakinen kudeaketa txertatzeko.
Gazteak. Belaunaldi aldaketa
- Gaztenek prozedura eguneratzea eta onartzen diren laguntzetan ere, ebazpenarekin batera, %90eko an zipoa gauzatu.
- Herri mendietan sartzeko eta hauetan egiten den PACerako azaleraren adjudikazioan, gazteentzako lehentasuna bermatu.
- Transmisioa errazteko PEPAC estrategian txertatua dagoen 7169 kooperazio interbentzioaren aplikazioa onartu euskal administrazioen alde k eta dagokion diru partida bideratu helburu horretarako.
- Lehen sektoreko egitura eta elkarteetako zuzendaritza karguek ematen duten esperientzia baloratu laguntzak ematean, gure ustean, bide batez, sektoreak ezinbestekoa duen estrukturazioa indartzea lortuko dugulako.
Erosketa publikoa
- Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, bakoitzak bere eremuan eta bere eraginpean dauden jantoki kolek boetan bertako elikagaien erosketa sustatzeko eta bermatzeko plangintza onartuko dute, 6 hilabeteko epean.
- Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailaren ardura diren etxebizitza promozioetan egurraren erabilera lehenestea eskatzen dugu bai eraikinetan bai hirigintza altzarietan.
- Bestalde, uste dugu, behar beharrezkoa dela, Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundia eta lurraldeko udalen artean, eraikin publikoetan energia berriztagarriak instalatzerakoan basoko lehengaia den biomasa lehenesteko konpromisoa politikoa.
Nekazalturismoa
- Landa ostatuek nahitaez bete beharreko neurriak malgutzea (autobabesari buruzko dekretua, legionelosiari buruzko araudia, behe tentsioko ikuskapenak,…) jardueraren kostuak izugarri garestitzen dituztelako.
- Landa ingurunean erabilera turistikoko etxebizitzen eta erabilera turistikoko etxebizitza partikularretako logelen ugaltzeak, landa ostatuak arrisku larrian jartzen ditu, ezin baitute eurekin lehiatu, bete beharreko baldintzak askoz xamurragoak baitira. Beraz, egoera honi aurre egiteko legedia eguneratu beharko da.
Zerrenda luzea da, eta egiteke dauden lan denentzat laburregia. Gaur Gipuzkoako Batzar Nagusietan ordezkaritza duten talde politiko guztiei zuzentzea nahi izan dugu, zuei dagokizuelako Foru Aldundia, udalak eta Eusko Jaurlaritza ere zuzentzea.
Baina gure arazoek badituzte sorburu gehiago ere, erantzule gehiago ere, eta datorren asteetan jarraituko dugu haien aurrean ere dagokion aldarria egiten.
Lehen sektore bizia behar dugulako, etorkizuna izango duena, errentagarritasuna bermatuko diguna eta herriaren errespetua irabazita duena.
Gipuzkoan, 2024ko martxoaren 1ean