Ordizia futbol taldeak etzi Bergara izango du aurkari
Ordiziako maila goreneko futbol taldeak sailkapeneko azken postuetatik (azken aurreko dago) urruntzeko beste aukera bat izango du larunbatean, Altamiran Bergararen aurka jokatutako partida irabaziz gero. 17:00etan hasiko da partida. Aurreko asteburuan bana berdindu zuen Real Unionen aurka.