Azpillakoen dantza emanaldiak ekainean zehar
Azpilla dantza taldeko haurrak, 2022an Seguran egin zen Dantza Eguneko polka erraldoian.Tere Madinabeitia Segurako Azpilla dantza taldeak ikasturte amaierako dantza ikuskizunak eskainiko ditu ekainean zehar. Lehenengo emanaldia taldeko haurren eskutik eskainiko dute larunbat arratsaldean, 17:00etatik aurrera Baratze pilotalekuan. 5 urtetik hasi eta LHko 6. mailara arteko ikasleek hartuko dute parte. Helduen ikuskizuna, ekainaren 14rako aurreikusi dute, 20:00etan, herriko plazan.













