Dolarea parkeko ur txorroten parkea bihar irekiko dute
Antzizar kiroldegiko kanpoko igerilekua, berriz, ekainaren 15ean irekiko dute.
Dolarea parkeko ur-jolasak ostiralean irekiko dituzte. Horrela, udako denboraldiari hasiera emango zaio Beasainen. Ur-jolasak martxan izango dira honako ordutegiaren barruan: goizeko 9:00etatik gaueko 21:00etara. Eguraldiaren arabera, ohiko moduan, urria bitarte egongo dira martxan.
Kanpoko igerilekua
Era berean, Antzizar kiroldegiko kanpoko igerilekuak ekainaren 15ean zabalduko dituzte, irailaren 15era arte. Ordutegia honakoa izango da; astelehenetik ostiralera, 11:30etik 20:30era, eta asteburuetan eta abuztuan 20:00ak arte. Honi lotuta, igerilekuetako liburutegi zerbitzua ere martxan jarriko dute.













