Euskal artzain txakurrekin erakustaldia
Igandean, 12:00etan hasita izango da, Igartzan.
Euskal artzain txakurrekin erakustaldia egingo dute igandean, Beasaingo Igartza monumentu multzoan, Euskal Artzain Txakurren Adiskideak elkartearen eskutik.Euskal artzain txakurren bi barietaterekin txapelketetan egin ohi diren ariketak egingo dituzte. Heziketa eta trebakuntza jolasak ere egingo dituzte. Baita ere, antzarrekin artzain lanak. 12:00etan hasiko dira.
Honako ekintza , Beasaingo Udalak antolatzen duen Txakur eredugarri programaren barruan kokatzen da.













