Ikasle helduen Bosswing jazz taldea Zaldibian ariko da
Ordiziako Musika Eskolan tresnak ikasten ari diren ikasle helduen Bosswing Jazz Band taldeak Zaldibian kontzertua egingo du. Bihar, ostirala, 20:00etan joko dute, Zaldibiako plazan. Haize-tresnak dira gehienak taldean, baina abeslariak, perkusioa, pianoa eta hari tresnak ere badituzte. 2019an sortu zuten musika eskolako helduek.













