Dendariek Merkatarien Eguna ospatu dute
Gaur Merkatarien Eguna da eta bi herrietako denda askotan ekitaldiak antolatu dituzte. Maddi Lete Iturbe ekintzaile gazte urretxuarrak, adibidez, bere gozogintza proiektu berria aurkeztu du bihar Laket tabernaren kanpoaldean (Lua by Maddi’s). Mentxu y Yone eta Oskarbi dendek, berriz, haurrentzako ekintza antolatu dute: haurrek beraien zapatilak apaindu dituzte, kolore ezberdinetako lokarri eta plastiko zatiekin. Soraluze kaleko merkatariek, berriz, gozo-eltza (piñata) erraldoiak egin dituzte. Gozo-eltzeen barruan gozokiak eta jostailu txikiak sartu dituzte. Ekimenak sekulako arrakasta izan du. Hitzordua 18:00etan zen eta ordu erdi lehenago haurrak gozo-eltzeen ondoan zain zeuden.

Oskarbi dendako Mila Bernabe, haurrekin.


Maddi Lete, berak egindako gozoekin.













