Organoa eta bertsolariak, Musika Hamabostaldiko batura Ataunen igandean
Daniel Oiartzabalek organo barrokoa joko du, eta Maddalen eta Amets Artzallus bertsolariek osatuko dute kontzertua.
OLYMPUS DIGITAL CAMERA Uztarketa bitxia izango du igande honetan Ataunen egingo dute kontzertuak, Ataungo Organo Barrokoaren Nazioarteko XVII. Jaialdiko bigarren eta azken emanaldi modura. Organoa eta bertsolariak ariko dira, batera.
Kontzertua igandean, abuztuak 4, 12:30ean hasiko da, Tourseko San Martin elizan. Daniel Oiartzabal organo jotzaile gasteiztarrak joko du XVII. mendeko koruko instrumentua. Maddalen eta Amets Artzallus bertsolariak izango ditu lagun. Donostiako Musika Hamabostaldiko organo zikloaren barruko emanaldia da, aldi berean.

Ataungo organo barrokoa. / Aimar Maiz












