Kiroldegiko kantxako harmailetarako sarrera aldatzeko eskatu du Legazpiko EH Bilduk
Gimnasioa berritzeko egin behar diren lanak kontuan hartuta, sarrera berria egokitzeko une aproposa izan daitekeela dio.
Gaur egun, harmailetara joateko kiroldegiko sarreran dauden tornuetatik igaro behar da, eta horrek hainbat arazo sortzen dituela zehaztu dute EH Bilduko ordezkariek: “Batetik, behin tornuak pasata, pertsona horiek kiroldegiko edozein gunetara joan ahal dira, eta bestetik, arrisku egoera baten aurrean kiroldegia hustu behar bada, tornuek irteera hori oztopatzen dute”.