Andoni Salamerok Gernikako Arbolari buruzko ikuskizuna egingo du, Donostiako Literaktum jaialdian
Gernikako Arbolari buruzko emanaldia egingo du, Pello Ramirez musikariarekin batera
Andoni Salamero olerkari zumarragarrak eta Pello Ramirez musikari ordiziarrak Donostiako Literaktum zikloan parte hartuko dute. Gernikako Arbolari buruzko ikuskizuna egingo dute ostegunean, 19:00etan, Victoria Eugenia Club aretoan. Gonbidapenak ostegunean bertan erreserbatu behar dira, 11:30ean: literaktum.eus webgunean, Victoria Eugenia antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta Donostiako kultur etxeetan.
Literaktum Donostia Kulturak antolatzen duen literaturaren inguruko jaialdia da. Aurtengo edizioan Joseba Sarrionandia, Beñat Sarasola, Uxue Alberdi, Unai Iturriaga, Nerea Ibarzabal, Dolores Redondo eta Carmen Molak parte hartuko dute, besteak beste.