Mahai-ingurua

Haur, gazte eta nerabeei zuzendutako zerbitzu faltaz mahai-ingurua antolatu du EH Bilduk

Beste herri batzuetako esperientziak eta Beasainen egin duten diagnostikoa izango dituzte hizpide. Asteazkenean izango da.

Haur, gazte, nerabe zerbitzuak goiburupean, mahai ingurua antolatu du Beasaingo EH Bilduk. Ainitze Azurmendi Zegamako Gazteri teknikaria eta suspertzailea, Haritz Nuñez Andoaingo zerbitzuen kudeatzaile den Kili-kolo elkarteko arduraduna, eta Jone Ojea Arrasateko Txatxilipurdi elkarteko koordinatzailea izango dira hizlariak. Asteazkenean izango da hitzordua, Igartza jauregian, 18:30ean.
 
Beasaingo EH Bilduren arabera, “Beasainen, haur gazte eta nerabeen zerbitzuetan hainbat hutsune eta erronka daudela baloratzen dugu, hau da, Gazteleku, ludoteka zein hezkuntza foro baten hutsunea dago. Edota, euskara, kulturartekotasuna zein digitalizazioa bezalako erronkak, adibidez”.

Hori dela eta, azken hilabeteetan, herriko hezkuntza eragile ezberdinekin elkarlanean,  herriko zerbitzuen hutsune eta erronkak identifikatzeko lanketa bat egin dute. Lanketa honetatik, herriko diagnosia zein hauei erantzuteko proposamenak jaso dituzte.

Dinamika, horren barruan antolatu dute asteazkeneko mahai ingurua. Alde batetik, beste herrietako ereduak ezagutzeko aukera izango da, eta bestetik, lanketaren bidez osatutako diagnosi eta proposamenak ere plazaratuko dira.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa