Wushu-Kung Fu jardunaldia Antzizarren
Hirugarren ligako bigarren jardunaldia izan da. Sei taldek parte hartu dute, tartean Beasaingo Lorea taldeak.
Wushu-Kung Fu jardunaldia izan da gaur goizetik eguerdira arte Beasaingo Antzizar kiroldegiko pilotalekuan, Beasaingo ICDWF Lorea eta Tolosako Indarra gimnasioa klubek antolatuta. 10:00etan ekin diote jardunaldiari, eta 15:00ak ingurura arte luzatu da. Wushu-Kung Fu modalitateen barruan, Taolu/Taichi eta Sanda txapelketak jokatu dira.
Sei taldek parte hartu dute jardunaldian, tartean antolatzaile izan den Beasaingo Lorea eta Tolosako Indarra gimnasioa taldeek ere, Andoaingo Bidewushu-rekin, Errenteriako Asprataihi-rekin, Gasteizko You Ching-ekin eta Torderako (Herrialde Katalanak) Montenegre klubarekin batera.
Gazteek eta helduek parte hartu dute. 9 eta 73 urte arteko ehundik gora lagun aritu dira. Antzizarko harmaila ere senidez eta ikuslez bete da.
Gaurko txapelketekin, aurtengo denboraldia amaitutzat eman dute. Lorea taldeak azaldu du giroa “paregabea” izan dela eta bertan ikusi dela egunero-egunero egiten duten lana, “emaitzetan islatuta” geratu dena. “Baina nahiz eta emaitzekin gustura gelditu, gure asmoa ez da horrela gelditzea. Horregatik jarraitu behar dugu entrenatzen eta gure burua hobetzen”.
Lorea taldeko kideen sailkapena Taolu/Taichi txapelketan:
Chanchuan 9-13 lehen urtea:
1. Adara Morales
2. Adelina Ciuman
3. Amane Garcia
Nanchuan 9-10 lehen urtea:
1. Laira Morales
Nanchuan 11-13 lehen urtea:
1. Adara Morales
2. Ihintza Barandiaran
3. Leyre Rodriguez
Armak 9-10 lehen urtea:
2. Laira Morales
Armak 11-13 lehen urtea:
1. Adara Morales
2. Adelina Cumani
3. Ihintza Barandiaran
Chanchuan infantil 8-12:
1. Sahatsa Izquierdo
Chanchuan infantil 13-14:
1. Eneko Izquierdo
Chanchuan junior 15-17 eta senior +18:
1. Irati Huerta
2. Nahia Villacorta
3. Maria Roman
Nanchuan infantil 8-12:
1. Sahatsa Izquierdo
3. Oihan Ramiro
Nanchuan infantil 13-14:
1. Eneko Izquierdo
Nanchuan junior 15-17 eta +18:
1. Irati Huerta
3. Markel Coco
Arma motzak infantil 8-12:
1. Sahatsa Izquierdo
Arma luzeak infantil 8-12:
1. Sahatsa Izquierdo
Arma motzak infantil 13-14:
1. Eneko Izquierdo
Arma luzeak infantil 13-14 eta junior 15-17:
1. Eneko Izquierdo
3. Nahia Villacorta
Arma motzak junior 15-17 eta senior +18:
1. Irati Huerta
2. Kaiet Roman
3. Telmo Roman
Tradizionala infantil 8-12:
1. Sahatsa Jauregi
2. Oihan Remiro
Tradizionala infantil 13-14:
1. Eneko Izquierdo
Tradizionala junior 15-17:
1. Telmo Roman
2. Kaiet Roman
3. Nahia Villacorta
Tradizionala senior +18:
1. Maria Izquierdo
Tradizionala arma motzak senior +18:
3. Markel Coco
Tradizionala arma luzeak senior +18:
3. Irati Huerta
Dulian infantil 10-14 eta senior +18:
1. Sahatsa eta Eneko Izquierdo
Taichi indibiduala esku hutsik senior +18:
1. Valentin Gonzalez
Taichi indibiduala armekin:
1. Maria Izquierdo
Lorea taldeko kideen sailkapena Sanda txapelketan:
Mutilak
Infantil 12-14 lehen urtea -60kg:
1. Xabino Echeberria
Infantil 12-14 lehen urtea -65kg:
1. Jakes Rellan
Junior 15-17 lehen urtea -65kg:
1. Asier Millan
Elite junior 15-17 -80kg:
1. Rayan Sbai
Neskak
Junior 15-17 eta senior +18 -60kg:
1. Sara El Messioui
3. Nariman Choumrassi