Mikel Saez ordiziarra Himalayako Jumall II gailurrera iritsi da
Ordiziarra, Mikel Zabalza nafarrarekin eta Ruben Perez errioxarrarekin batera igo da. Gailur horretara iristen lehenak izan dira.
Mikel Saez de Urabain ordiziarra.Mikel Saez de Urabain Jurgal II gailurrera iritsi dira Mikel Saez de Urabain ordiziarra, Mikel Zabalza iruñarra eta Ruben Perez errioxarra. 6.518 metroko gailur horretara iristen diren lehenak izan dira. Nepalen Tibeteko mugatik hurbil dago Jurgal mendigunea, Himalayan.
Himalayako gailur hori mendizaleentzat 2023an ireki zuten. 2024ean egin ziren saiakera korear-nepaliarrek ezin izan zutela gailurrera iritsi. Zabalza, bera ere, duela urte eta erdi saiatu zen Jurgal II-ra igotzen baina ez zuen lortu. Orduan, Zabalzak adierazi zuen gailur guztiak “zailak eta oso teknikoak” direla, baina, hain juxtu horrek erakartzen zaituela gehien. Oraingoan, hiru mendizaleek ekialdetik hego-ekialdera doan hegi malkartsua igaro zuten gailurrera bidean.











