Gizonezkoetan Juan Pedro Agirre eta Juan Mari Iñurritegi legazpiarrek irabazi dute, emakumezkoetan, berriz, Garbiñe Alustiza eta Aitziber Makazaga zeraindarrek.
Gaur goizean jokatu dira Gipuzkoako Binakako Bola Txapelketako finalak, eta goierrin geratu dira aurtengo txapelak. Ligaxkako hiru jardunaldiak jokatu ondoren, gizonezkoen hamar bikotek eta emakumezkoen lauk lortu dute gaurko finalerako txartela. Eskualdeko lau bikote aritu dira, tartean: Iñaki Maiz eta Felix Maiz gabiriarrak, Juan Mari Iñurritegi eta Juan Pedro Agirre legazpiarrak, Ekaitz Izagirre eta Imanol Agirre segurarrak, eta Aitziber Makazaga eta Garbiñe Alustiza zeraindarrak. Azkenean, Juan Pedro Agirre eta Juan Mari Iñurritegi legazpiarrek eskuratu dute garaipena gizonezkoetan, eta Garbiñe Alustiza eta Aitziber Makazaga zeraindarrek emakumezkoetan.
Segurako Txoritegi bolatokian jokatu dira Binakako Txapelketako finalak, 10:00etan hasita.