Santa Ageda bezperako kopla emanaldia egin dute Itsason
Hamar lagunetik gorako taldea bildu da Itsasoko ostatuan koplak abestera. Iazko gertakizunak izan dituzte ardatz koplak sortzerako garaian.

Ofizialki Santa Ageda bezpera otsailaren 4ean ospatzen bada ere, gaur eguardian egin dute Itsason kopla emanaldia. Eguraldia lagun, hamar lagunetik gorako taldea bildu da Itsasoko ostatuan koplak abestera. Ohiko moduan, aurten ere, pasa berri den urtean gertatutako gertakizunen inguruko koplak sortu dituzte; oraingoan, hogei koplatik gora konposatu dituzte. Horiek sortzeko tailer moduko bat egiten dute aldez aurretik. Lehenik, urte osoko gertakizun esanguratsuenak gogoratzen dituzte, eta ondoren, gertakari bakoitzari dagokion letra sortzen diote, betiere umorea erabiliz. Behin kopla sortu ostean, doinu desberdin bat ematen diote bakoitzari, eta azkenik, kalean abesten dute.