Euskaraldiko txapak jasotzeko puntuak eta ordutegiak Beasainen
Euskaraldiaren egitarauaren barruan 'FutbolisTOK' bakarrizketa saioa izango da gaur Zuhaitz Gurrutxagarekin.

2025eko Euskaraldian izena emanda dauden beasaindarrek txapa ondorengo puntuetan lor dezakete: Aittu Euskara Elkartearen bulegoan (Martina Maiz kalea 3, Bake Epaitegian) astean zehar 08:00etatik 14:00etara; Udal Euskaltegian (Jose Migel Iturriotz kalea) astean zehar 08:00etatik 15:00etara; eta Beasaingo Udalaren Igunean (Kale Nagusia) 09:00etatik 14:00etara dago zabalik, egunero, eta arratsaldeetan, asteartean, asteazkenean eta ostegunean 15:00etatik 18:00etara.
Gainera, bihar eta etzi, 18:00etatik 20:00etara, mahaia jarriko dute Zubimusu Plazan.
‘FutbolisTok’
Euskaraldiaren egitarauaren barruan, FutbolisTok bakarrizketa saioa egingo du Zuhaitz Gurrutxagak, gaur. Bertan, bere futbolari garaiko bizipenak eta pasadizoak azaltzen ditu umorez, bai eta NOC (Nahasmendu Obsesibo-Konpultsiboa) izeneko gaixotasuna ere, lehen mailako futbolari bihurtu zenetik lehen pertsonan jasan duena. Usurbe Antzokian izango da, 20:30ean hasita. Sarrerak Usurbe Antzokiaren webgunean eros daitezke 10 euroan