Giro bikaina Eitzagako jaietan
Eguraldi aproposa lagun, jendetza elkartu da gaur arratsaldean Eitzagan, jaietaz gozatzeko. Txotxongilo ikuskizuna, txokolatada, buruhandiak, txupinazoa eta txosnaren irekiera izan dira. Gainera, Trapalata txarangak auzoko kaleak alaitu ditu.