Gosari osasungarriak Ordiziako ikastetxeetan

Ikasleen artean elikadura eta osasun ohitura osasuntsuak sustatzeko, 'Gosari Osasungarriak' egitasmoa eraman dute aurrera Urdanetan eta Jakintzan. 120 ikaslek parte hartu dute ekimenean.

Ikasleen gosari osasuntsua, Jakintza Ikastolan. Ordiziako Udala

Ordiziako Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan ‘Gosari Osasungarriak’ egitasmoa garatu da azken hilabeteetan zehar, Osakidetzak, Minbiziaren aurkako elkarteak eta udalaren ekimenez. Egitasmoaren helburua ikasleen artean elikadura eta osasun ohitura osasuntsuak sustatzea izan da. 

Urdaneta eskolan zein Jakintza ikastolan, denera, LH6 mailako 120 ikaslek parte hartu dute ekimenean, eta besteen artean, elikadura orekatuaren garrantzia landu dute saioetan zehar, aurrena teoria landuta eta ondoren, jolas zein dinamika ezberdinen bidez, edukia barneratuta. Azkenerako, ikasleek gosari osasuntsu bat egin eta dastatzeko aukera izan dute. 

Ikasleen gosari osasuntsua, Urdaneta eskolan.Ordiziako Udala

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa