Plazan askatu dute hartza Seguran
Euriagatik ez da Errementaritik irten. Aterpe bila ibili dira zirkuko kideak.
Uxatzaileak hartza askatu aurretik, plazan.Laida Goiburu Euria eta haizea Ostiral Mehez Seguran ospatzen duten Hartzaren Esnaerarako. Errementarira zen iristekoa uxatzaileekin batera hartza, auto batean atoian. Baina eguraldia dela eta, plazara eraman dute zuzenean hartza zeraman kotxea, eta 18:30ean puntuan ireki dute atea. Hartzak buelta batzuk eman eta mendira ihes egin du azkar, eta uxatzaileak mozorrotuta atera diren herritarren atzetik korrika hasi dira, aurrean harrapatzen zuten orori erratzarekin jotzeko.
Zirkua da aurtengo Segurako inauterietako gaia. Eta hala atera dira herritar gehienak: pailazo, etxe-gizon edota animalia jantziak ikusi dira. Malabarismoak egin behar izan dituzte, bai, baina aterpea zuen zirrikituren bat edo beste bilatzeko.
Laiotz Herri Eskolak ere parte hartu du festan. Hartza iritsi aurretik eta uxatzaileak korrika zebiltzan bitartean, plazan egin dute dantzaldia.













