Garazi Aranburu zumarragarra, bigarren mailara Realaren bigarren taldearekin
Realaren emakumezkoen bigarren taldeak Lehen Federaziora igotzea lortu du (bigarren maila), atzo Zubietan balentria egin ondoren. Talde horretan Garazi Aranburu zumarragarrak jokatzen du.
Realak 4 eta 1 galdu zuen joan zen astean Ona Sant Adria taldearen aurka. Atzo lau goleko aldea behar zuen, beraz. Edo hirukoa, luzapenera heltzeko. Txuri-Urdinek gaizki hasi zuten partida, lehen gola kataluniarrek sartu baitzuten. 83. minutuan bana zihoazen. Miraria behar zen. Eta miraria heldu zen. 83. minutuan bigarren gola sartu zuten, 88. minutuan hirugarrena eta 99. minutuan laugarrena. Luzapenean ez zuten golik sartu eta penaltietan Realekoak 5 eta 4 nagusitu ziren. Aranburuk lehen zatia jokatu zuen.














