Jakintza ikastolaren eguna ospatuko dute gaur
Ikasleen txupinazoarekin hasi eta denetariko ekintzak izango dituzte herrian zehar.
Screenshot Jakintza ikastolako ikasleek txupinazoarekin lehertuko dute festa Barrenan jauregian eta ondoren maila ezberdinetako ikasleak herriko txokoetan zehar ibiliko dira denetariko ekintzak egiten: jolas tradizionalak, ginkana, escape room, jolas kooperatiboak, paella txapelketa, tailerrak, mus txapelketa… Haur Hezkuntzako haurren ikuskizun musikatua ere izango da, bai eta DBH4ko ikasleei omenaldia ere.
Horiek amaitutakoan, plazan elkartuko dira meriendatzeko eta 19:45etik aurrera festak jarraipena izango du plazan musika, talo eta kroketa postu, txozna eta guzti.
Ikastolaren komunitatea osatzen duten ikasle, irakasle, langile eta gurasoak elkartuko dira, eta herritarrei ere bertaratzeko deia egin die.













