Juan Jose Moral txirrindulari ohi zumarragarra, Teledeporte katearen 'Conexion Vintage' saioan
Juan Jose Moral zumarragarrak Espainiako telebista publikoko Teledeporte kateko Conexion Vintage saioan parte hartu du, bere seme Juanjorekin batera. Bakearen Lasterketari buruzko saioa egin dute eta Moral eta Enrique Martinez Heredia txirrindulari ohiak gonbidatu dituzte. Izan ere, Espainiako selekzioak lau aldiz parte hartu zuen Bakearen Lasterketan (herrialde sozialistetan antolatzen zen garrantzitsuena) eta Moralek eta Martinez Herediak bakarrik lortu zituzten garaipenak.
Moralek 1976an Montrealen (Quebec, Kanada) egin ziren Olinpiar Jokoetan eta 1974ko Munduko Txapelketan ere parte hartu zuen.
«Alex Aranbururen moduko ziklista nintzen»













