Dantzari Txiki Eguna ospatu dute Urretxun
Zortzi dantza talde elkartu dira denera. 17:30ean dantza erakustaldia izango da Gernikako Arbola Plazan.
Zortzi dantza talde elkartu dira. Lazkaokoaren ondotik, Dantzari Txiki Eguna ospatu dute Urretxun. Etxeko Lurra dantza taldeaz gain, Beasaingo Aurtzaka, Irungo Kemen, Galdakaoko Andra Mari, Zumarragako Irrintzi, Altsasuko Etorkizuna, Azpeitiko Itsasi eta Hendaiako Akelarre dantza taldeek parte hartu dute.
Eguerdiko 12:00etan irten dira dantzariak Pagoetatik, eta Gernikako Arbola Enparantzaraino egin dute desfilea. Arratsaldeko 17:30ean dantza erakustaldia izango da Gernikako Arbola Plazan.













