Kulturen arteko zubiak, Ormaiztegin
Bederatzi herrialdetako ordezkariek parte hartu dute, Euskal Herria barne. Marokoren lehenengo aldia izan da.
Dakka Rasta Bilbao talde marokoarra. Ekain kulturalaren baitan Kulturarteko festa eta bertako artisauen azoka egin dituzte Ormaiztegin, zortzigarren aldiz.
Aurten bederatzi herrialde ezberdinetako ordezkariek hartu dute parte ekitaldian, Euskal Herrikoa barne. Afrikakoak eta Hego Ameriketakoak dira guztiak: Nigeria, Kolonbia, Maroko, Kuba, Nikaragua, Mexiko, Ekuador eta Senegal. Marokoren lehenengo aldia izan da.
Horiez gain, herriko artisauek ere jarri dituzte euren postuak festan, bere eskaintzarekin azoka osatzeko: Cosmo artisautza, Angel Elorza argazkilaria, Ponpoxa pitxiak eta Maria Pilar Horrego artista plastikoa.
Jatorrizko jantzien desfileak ireki du festa 11:30ean, eta jakien dastaketa 12:30ean hasi da. 13:00ean zuzeneko musika izan da Dakka Rasta Bilbao talde marokoarraren eskutik. Amaitzeko, Nikaragua, Ekuador, Kolonbia eta Nigeriako dantza erakustadiak izan dira 13:30ean.













