Literatura, musika eta pintura elkartu ditu ‘Auzokinak’ liburuaren errezitaldiak
Liburuko hainbat testu irakurri dituzte, horietako batzuk musikaz lagunduta. Margolari batek ere zuzenean sortu du bere lana, doinuen erritmora marraztuz.
Kalegorrian kultur elkarteak antolatutako Auzomira zikloaren barruan, Gorka Erostarbe zumarragarraren Auzokinak liburuaren errezitaldi musikatua egin dute Areizaga-Kalebarren auzoan.
Ekitaldia 12:30ean hasi da, eta bertan liburuko hainbat testu irakurri dituzte, horietako batzuk musikaz lagunduta. Parte-hartzaileen artean izan dira Txost! taldea eta Morau bakarlaria, irakurraldiei giro berezia emanez.
Errezitaldian zehar, gainera, margolari batek zuzenean sortu du bere lana, doinuen erritmora marraztuz eta ikus-entzuleei sormen prozesua bertatik bertara erakutsiz.













